2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

GURE EGUTEGIA EGITEN

Kaixo lagunak!

Gaurkoan egutegi polit bat egingo dugu modu erraz batean. Horretarako pintura, eskuak eta irudimena baino ez ditugu behar.


Kolore ezberdinetako pintura plastikozko platerrean jarriko dugu eta eskuaz baliatuz irudiren bat egingo dugu. Egutegia izango denez hilabetearekin lotuta egon beharko du, hemen duzue eredu bat:









Modu honetan haurrek hilabeteak ezagutuko dituzte modu original batean eta irudimena landuko dute.

Ariketa berdina modu ezberdinetan egin daiteke, adibidez animaliekin:


Espero dut gustokoa izatea, laster arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina