2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

ARTE LANAK EZAGUTZEN ETA EGITEN

Gaur proposatuko dudan jardueraren helburua haurrak arte lan batzuk ezagutzea. Hau da, artea maitatzen ikastea eta honengatik interesa piztea.

Horretarako haurrentzat normalean oso gustokoa izaten den artista bat aukeratu dut, Joan Miro margolari surrealista. Mirok forma asko erabiltzen ditu bere koadro abstraktuetan eta oso kolore biziez margotzen ditu, hala nola, gorria, urdina, berdea, horia ... Horregatik umeei atentzioa asko deitzen die.

Proposatutako ariketan Joan Miroren obra bat hartuko dugu, zuri beltzean, eta umeek nahi duten moduan koloreztatu ahal izango dute, originalaren eredua jarraituz edo ez, Horrela irudimena lantzeko aukera emando diegu baina bidee bat jarraitzeko ideiak ere. Erabilitako koloreek umearen inguruan informazio handia eman ditzakete. Umeei erakargarria egiteko bideo bat ere jarri dezakegu, hemen duzue eredua:


 Hemen "Los peces de colores" obra proposatzen dizuet lantzeko:




Miroren lanaz aparte obra asko daude haurrei asko gustatzen zaizkienak eta hauekin lan egin ahal dugunak. Euskal Herrian adibidez oso aproposa izango litzateke Picassoren "Guernica/Gernika" erabiltzea euskal kutura eta historian murgiltzeko.






Ariketa berdina beste modu batean egiteko:

  •  Kolore hotzak/beroak soilik erabiliz ezagutzeko
  • Textura ezberdinak erabiliz
  • Material desberdinak erabiliz: egunkaria, pinocho papera ...
  • Margo mota ezberdinak erabiliz 
  • ...

Laster arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina