Tailer hau gelan egingo dugu, ariketa indibiduala da baina azkenean denak elkartuz artelan bakar bat sortuko dugu denon artean. Acuarium bat!
Horretarako honako material hauek erabiliko ditugu:
- Plastikozko platerak
- Koloretako papelak: post it, konfetiak ....
- Artaziak
- Kola, pegamentua
- Paperezko zinta urdinak
Ondoren ume bakoitzari plater bat emango diogu, artaziekin hiru bat moztu beharko du eskina batean eta gero kontrako aldean pegatu.
Hau egitean koloreko paperak nahi dituen bezala moztu eta nahi dituen beste pegatuko ditu eta paperean itsatsi. Ume bakoitzak arrain ezberdin bat egingo du, bakoitza bere gustokoa.
Azkenik, irakasleak paperezko zinta urdinak modu bertikalean jarriko ditu pareta batean eta gero ume bakoitzak bertan bere arraina eskegiko du, guztien artean koloretako acuarium bat osatuz!
Laster arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina