2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

GURE EGUTEGIA EGITEN

Kaixo lagunak!

Gaurkoan egutegi polit bat egingo dugu modu erraz batean. Horretarako pintura, eskuak eta irudimena baino ez ditugu behar.


Kolore ezberdinetako pintura plastikozko platerrean jarriko dugu eta eskuaz baliatuz irudiren bat egingo dugu. Egutegia izango denez hilabetearekin lotuta egon beharko du, hemen duzue eredu bat:









Modu honetan haurrek hilabeteak ezagutuko dituzte modu original batean eta irudimena landuko dute.

Ariketa berdina modu ezberdinetan egin daiteke, adibidez animaliekin:


Espero dut gustokoa izatea, laster arte!

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

ACUARIUM BAT SORTZEN

Tailer hau gelan egingo dugu, ariketa indibiduala da baina azkenean denak elkartuz artelan bakar bat sortuko dugu denon artean. Acuarium bat!

Horretarako honako material hauek erabiliko ditugu:

  • Plastikozko platerak
  • Koloretako papelak: post it, konfetiak ....
  • Artaziak
  • Kola, pegamentua
  • Paperezko zinta urdinak
 



Ondoren ume bakoitzari plater bat emango diogu, artaziekin hiru bat moztu beharko du eskina batean eta gero kontrako aldean pegatu.


Hau egitean koloreko paperak nahi dituen bezala moztu eta nahi dituen beste pegatuko ditu eta paperean itsatsi. Ume bakoitzak arrain ezberdin bat egingo du, bakoitza bere gustokoa.


Azkenik, irakasleak paperezko zinta urdinak modu bertikalean jarriko ditu pareta batean eta gero ume bakoitzak bertan bere arraina eskegiko du, guztien artean koloretako acuarium bat osatuz!





Laster arte!


ARTE LANAK EZAGUTZEN ETA EGITEN

Gaur proposatuko dudan jardueraren helburua haurrak arte lan batzuk ezagutzea. Hau da, artea maitatzen ikastea eta honengatik interesa piztea.

Horretarako haurrentzat normalean oso gustokoa izaten den artista bat aukeratu dut, Joan Miro margolari surrealista. Mirok forma asko erabiltzen ditu bere koadro abstraktuetan eta oso kolore biziez margotzen ditu, hala nola, gorria, urdina, berdea, horia ... Horregatik umeei atentzioa asko deitzen die.

Proposatutako ariketan Joan Miroren obra bat hartuko dugu, zuri beltzean, eta umeek nahi duten moduan koloreztatu ahal izango dute, originalaren eredua jarraituz edo ez, Horrela irudimena lantzeko aukera emando diegu baina bidee bat jarraitzeko ideiak ere. Erabilitako koloreek umearen inguruan informazio handia eman ditzakete. Umeei erakargarria egiteko bideo bat ere jarri dezakegu, hemen duzue eredua:


 Hemen "Los peces de colores" obra proposatzen dizuet lantzeko:




Miroren lanaz aparte obra asko daude haurrei asko gustatzen zaizkienak eta hauekin lan egin ahal dugunak. Euskal Herrian adibidez oso aproposa izango litzateke Picassoren "Guernica/Gernika" erabiltzea euskal kutura eta historian murgiltzeko.






Ariketa berdina beste modu batean egiteko:

  •  Kolore hotzak/beroak soilik erabiliz ezagutzeko
  • Textura ezberdinak erabiliz
  • Material desberdinak erabiliz: egunkaria, pinocho papera ...
  • Margo mota ezberdinak erabiliz 
  • ...

Laster arte!

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

ONGI ETORRI


Blog honetan Haur Hezkuntzako umeekin artea lantzeko hainbat ariketa proposatuko ditut. Alde batetik tailer batzuk artelan ezagunen ingurkoak izango dira artea ezagutzeko eta maitatzen ikasteko eta beste aldetik,  irudimena eta sormena lantzeko eta garatzeko ariketak egongo dira.

Artea oso garrantzitsua da gure bizitzan espresatzeko, gozatzeko, sentimenduak adierazten ikasteko, irudimena lantzeko ... Ez dugu hezkuntzatik baztertu behar baizik eta elkartu! Behean jarritako bideoa ikustean espero dut honen inguruan hausnartzea!

Ongi etorri!